

![]() |
EUSKAL LINGE - HISTORIAEuskal Linge Etxeberriatarrekin sortu zen. Larrua bikain lantzen zuten, eta etxeberriatarren familia eredu bihurtu zen eskulangileen artean. Euskal Herriko eskulangile familia zaharrenetakoa zen. Ordea, semeek ez zioten arbasoek hasitako bideari jarraitu, eta familiakoen ezagutza tekniko handiak baliatuz eta euskal tradizioarekiko zuten zaletasuna oinarri, Euskal Herriko beste elementu adierazgarri bat berreskuratu zuten 1990eko hamarkadan: etxeko jantziak (Linge Basque). Hasiera gogorra izan zen: zertarako berreskuratu gizarte modernoan lekurik ez duten antzinako tradizioak? Baina taldeak ez zuen etsi, eta hasierako oztopo guztiak gainditu zituen. 2006ko urtarrilean ospetsu bihurtu zen Linge Basque, erakusketa antolatu baitzuen Maison & Objet Parisko Nazioarteko Erakustazokan. Arrakasta handia izan zuen, bere ehunek bikain uztartzen baitzituzten tradizioa eta diseinu berritzaile eta abangoardista. Ehunen kalitateari esker, bezero fidelak lortu zituzten, eta Linge Basque eredu bihurtu zen pixkanaka. Historia zati bat, tradizio dosi bat eta ezagutza tekniko handia, horiexek dira Euskal Linge produktuak arrakasta izateko gakoa. |