![]() |
BIDALTZEA ETA ORDAINTZEABIDALTZEAZure eskaera jaso eta 5 eguneko epean bidaliko dizugu erositakoa Colissimo (Frantziarako), Chrono Express (Espainiarako) operadoreen eta haien beste operadore batzuen bitartez gainerako herrialdeetarako, dauden izakinen arabera. Eskaerak jasotzeko prozesuari buruz galdetzeko, jarri harremanetan gurekin helbide honetan: info@euskal-linge.com. Banaketa Chrono Express agentziaren bidez egiten bada, sartu www.chronoexpress.com helbidean eta sartu eskaeraren erreferentzia (eskaera zenbakia), eskaera prozesuari buruzko informazioa eskuratzeko. Opariak egiteko: Hartzailearentzako mezuak gehitzeko aukera duzu; horretarako, idatzi “oparia” formularioaren mezuan. Hartzaileak txartel txiki batean jasoko du zure mezua. Ez duzue denborarik galduko paketea prestatzen eta bidaltzen, eta opariak arretaz osoz bidaltzeko sistema izango duzue. ORDAINKETA SEGURUAOrdaintzeko bideak:
Euskal Linge-k SSL (Secure Socket Layer) segurtasun teknologia erabiltzen du erabiltzailearen datuak zaintzeko. Sistema hori oso erabilia da Interneten salerosketak egiteko. Sistema horrek informazio pertsonal guztia kodetzen du: kreditu-txartelaren datuak, izena eta helbidea ere, saretik bidaltzen direnean inork ez ditzan datuak irakurri. Giltza edo giltzarrapo baten ikonoa azalduko da nabigatzaile gehienen beheko ertz batean, SSL segurtasun sistema lanean ari dela jakinarazteko. Ikono horretan klik eginez, segurtasun konexioari lotutako ziurtagiria eskuratuko duzu. Ziurtagiri horrek datuak jasoko dituen ordenagailuaren identitatea ziurtatzen du. Era berean, zerbitzari seguruz lan egiten denez, URL edo web helbidearen hasiera https: izango da, eta ez http: Txartel hauek erabil ditzakezu (Carte Bleue, Visa, Master Card):
ITZULKETAKEtxean jasotakoa eta on-line egindako eskaera bat badatoz eta produktuak akatsik ez badu, aldatzeko aukera izango duzu, hala nahiz izanez gero. Etxean jasotakoa eta on-line egindako eskaera bat ez badatoz (kolorea, tamainak eta modeloa, esaterako) edo akatsen bat badu, aldatu edo dirua jaso dezakezu. Eskatutakoa etxean jaso eta 7 eguneko epea duzu posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzeko. Idatzi info@euskal-linge.com helbidera eta azaldu zergatik itzuli nahi duzun produktua. Adierazi, halaber, aldatu nahi duzun produktuaren erreferentzia. Eskaera aztertu eta posta elektronikoz erantzungo dizugu. Erantzuna jaso ostean soilik itzuli dezakezue produktua; horrez gain, posta elektronikoz jasotako gure erantzuna inprimatu eta bidali beharko diguzu. Aldatzeko, eskatutako produktuaren prezioak hasierakoaren prezio berbera edo handiago izan behar du. OHAR GARRANTZITSUAItzuli produktua jaso duzun bezala. Ez dugu hondatutako edo erabilitako produkturik jasoko. Produktuak akatsik ez badu eta on-line egindako eskaerarekin bat badator, erosleak ordainduko ditu aldaketaren gastuak. Jasotako produktua eskatutakoarekin bat ez badator edo akatsen bat badu, produktua itzultzeko gastua itzuliko dizugu. Eskatutakoa berriro bidaliko dizugu, eta garraio gastuak guk ordainduko ditugu. DIRUA ITZULTZEAProduktuak akatsen bat badu edo on-line egindako eskaerarekin bat ez badator, dirua itzuliko dizugu. BALDINTZA NAGUSIAKSalmenta baldintza hauek honako hauek hitzartu dituzte. Alde batetik, Euskal Linge S.L. sozietate mugatuak. Iruñean helbideratua dago (Nafarroa, Espainia), + 34 948 135 145 telefono zenbakia du, eta + 34 948 135 146 fax zenbakia. Aurrerantzean, Euskal Linge Eta, beste alde batetik, www.euskal-linge.com webgunean erosketaren bat egin nahi duten internautek 1. artikulua - KONTRATUKO DOKUMENTUAKEuskal Linge S.L. sozietate mugatuak “euskal-linge.com” webgunean aurkeztutako produktu guztien salmenta arautuko dute baldintza hauek. Bestalde, eskaera prozesuak dituen etapak ere arautzen dituzte. Webgune honetan egindako edozein eskaerak berekin dakar guztiz eta erreserbarik gabe atxikitzea salmenta baldintza nagusi hauei eta, dagokionean, produktu edo eskaera baten edo gehiagoren baldintza partikularrei edo espezifikoei. 2. artikulua - PRODUKTUAKEuskal-linge.com etxeko arropa eta osagarriak saltzeko webgunea da. Sareko Euskal Lingek aurkezten dituen produktuen eskaintzak baliagarri izango dira, baldin eta izakinik badago erabilgarri. Euskal Lingek ez du inoiz ziurtatuko produktuak epe jakin batean edukitzea salgai. Erabilgarri ez dagoen produktu baten gaineko erreklamazio oro ez oinarriduntzat joko da. Produktu guztiak ahalik eta modurik zehatzenean aurkeztuko dira. Edonola ere, aurkezpen honi dagokionez, akatsen bat egingo balitz edo zerbait ez balitz egingo, ez litzaioke erantzukizunik eratorriko Euskal Lingeri. 3. artikulua - ESKAERASarean edozein eskaera egiteko, honako prozedura honi jarraitu behar zaio: “Erosi” ikonoa sakatu eta gero, eta eskariaren ezaugarriak egiaztatu ondoren (kolorea, kopurua, prezioa, neurriak...), aukeratutako produktuak hautatu izana balioztatu behar du bezeroak klik bat eginez. Euskal Linge S.L. sozietateak aurretik berariaz onartu behar du eskaera, eskaera hori behin betikoa izan dadin. Eskaera onartzea gauzatu dadin, bezeroak duen posta elektronikora mezua hartu izanaren adierazpen bat bidaliko da. Produktu bat ez badago erabilgarri, nahiz eta eskaera baieztatu den edo baieztatu baino lehen, Euskal Lingek eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu bezeroari hori jakinarazteko. Erabilgarri ez dagoen produktuaren gaineko eskaera aldatu ahal izango du bezeroak edo produktu erreferentzia horren eskaera bertan behera utzi ahal izango du. Hori horrela gertatzen bada, eta produktua ordaindu bada, Euskal Lingek dirua itzuliko dio bezeroari. Eskatutako produktuak soil-soilik bezeroari bidaliko zaizkio, eskaeran adierazi dituen izen eta helbidearen bidez, eta bezero horren erabilera pertsonalerako dira. Ostiralean 12:00etatik aurrera edo jaiegun bezpera bateko 12:00etatik aurrera egindako azken eskaera oro astelehenetik edo jaiegunaren ondoko egunetik aurrera bideratuko dela onartu behar du bezeroak. 4. artikulua - ESKURA EMATEAEskaera aginduan ageri den eta hartu izanaren adierazpenean baieztatuta dagoen lekuan bertan emango zaizkio eskura produktuak bezeroari. Epeak: Eskura emateko epea helburu den herrialdearen araberakoa izango da. Bidalketa atzeratzen bada, ezin izango da eskaera bertan behera utzi edo kalte-ordainik eskatu. Bezeroaren gain eta galorde bidaiatuko dute produktuek. Aurkitutako arazo guztiak, pakete hondatuak, falta den salgaia... adierazi egin behar dira, bai garraiolariari –gutun bidez, hartu izanaren adierazpenarekin, salgaia jaso eta hurrengo hiru egunen barnean- eta bai Euskal Linge S.L. sozietateari ere –gutun horren kopia bat igorri behar dio-. 5. artikulua - PREZIOAWeb orrian ageri diren prezioak eurotan daude eta zerga guztiak gehituta dituzte. Ez, ordea, tratatze eta bidaltze gastuak. Euskal Linge S.L. sozietateak edozein unetan prezioak aldatzeko eskubidea du, baina produktuen faktura egiteko eskaera eskura eman den unean indarrean dauden tarifetan oinarrituko da, baldin eta data horretan izakinik badago. Edozein dela ere herrialdea, eskaera guztiak eurotan ordaintzekoak izango dira. Prezioa guztiz kobratu den bitartean, produktuak Euskal Linge S.L. sozietatearenak izango dira. 6. artikulua - ORDAINTZEABezero guztiek bankuko txartela edo paypal erabili behar dute ordaintzeko. Bankuko txartelen bidez egindako ordainketen zenbatekoaren muga 600 eurokoa izango da (zerga guztiak barne). Kopuru hori baino handiagoa bada, Bezeroaren Arretarako Zerbitzua kontratatu ahal da beste modu batera ordaindu ahal izateko eskaera. Behin betikoz eta ezin baliogabetuzko moduan balioztatzeko eskaera, honako hau egin behar du bezeroak: Helbidea, eskatutako produktua eta azken prezioa balioztatu behar ditu. Bankuko txartelaren zenbakia eta txartel horren amaiera data idatzi behar ditu. Eskaera balioztatzeko, “Balioztatu” ikonoa sakatu behar du. Balioztatze honek salmenta balio du eta ezin baliogabetuzko moduan behartzen du bezeroa. Ordainketak ziurrak izan daitezen, euskal-linge.com webguneak ordainketa ziurretarako Paybox zerbitzua erabiltzen du. Zerbitzu horrek SSL segurtasun araua hartzen du. Isilpeko datuak (bankuko txartelaren zenbakia dela eta eskatzen diten hamasei zifrak, amaiera data eta ikusteko kriptograma) zuzenean igortzen dira Payboxen zerbitzarian enkriptaturik, euskal-linge.com webgunearen zerbitzariaren euskarri fisikoetan ibili gabe. Eskaera balioztatzen denean, routèe ordainketa berehala heltzen zaio Paybox teleordainketa segurtatauko kudeatzaileari Honek bankuko txartel sareari baimen eskaera bat aurkeztuko dio. Teleordainketaren kudeatzaileak ziurtagiri elektronikoa jaulkitzen du. 7. artikulua - FAKTURATZEAEuskal Linge S.L. sozietateak mezu elektronikoz eskaeraren gaineko faktura bidaliko dio bezeroari, hala eskatzen badu. 8. artikulua - DATU PERTSONALAKDatuak babesteko dauden legeen arabera, bezeroak uneoro du datu horietara heltzeko eta horiek aldatzeko eskubidea. 9. artikulua - ERANTZUKIZUNAEuskal Linge S.L. sozietateak bezeroari bermea ematen dio, produktuei eragiten dieten itxurazko akatsak edo biltze okerrak badira. Hori bai, akats edo oker horiek gutun erregistratu bidez –hartu izanaren adierazpena dutela- adierazi behar dira, produktua jaso eta handik hurrengo zazpi egunen barnean. Frantziatik kanpoko salmentak badira, faxez edo télexez adieraz daitezke. Produktua aldatu edo dirua jaso ahal izango da. Akatsen bat bada, bezeroak produktuak itzuli beharko ditu lehenago adierazitako helbidera, guk azter ditzagun. Lehenbizi, Euskal Linge S.L. sozietateak sinaturik, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak irizpena eman beharko du gai horren gainean. Arrazoia edozein izanik ere, bezeroak produktu horiek itzultzen baditu Euskal Linge S.L. sozietateak sinatutako irizpena gabe, azken horrek produktu horiek jasotzeari uko egiten ahal dio. Euskal Lingek produktu horiek jasotzeak ez dakar berekin erantzukizuna onartzea. Euskal Lingek onartutako akatsa existitzen bada, bezeroak produktua aldatu edo dirua jaso ahal izango du. Akatsa edo biltze okerra dela eta produktua aldatzea erabakitzen bada, bi aldeen arteko adostasunen bat ez bada, Euskal Linge S.L. sozietateak ordainduko ditu gastuak. Dirua jasotzea erabakitzen bada, araua kreditu txartel bidez beteko da. Euskal Linge S.L. sozietatea ez da inoiz euskal-linge.com webgunerako konexio baldintzen arduradun izango, ez eta zerbitzua emateko izan daitezkeen nahasmenduen, bidegabe sartzeen edo informatika birusak egotearen arduradun ere. Hori dela eta, Euskal Linge S.L. sozietatearen erantzukizuna ez da gauzatuko, Interneten erabilerarekin lotutako arazoak badira eta berak hartutako arretez edo egindako urratsez kanpokoak badira. Euskal Linge S.L. sozietateak ez du erantzukizunik bereganatuko, produktua erosteagatik izan daitezkeen zeharkako kalteak, ustiatze galerak, etekin galerak, aukera galerak, kalteak edo gastuak direla eta. Aurreko neurri horiek edo etorkizunean har daitezkeenak gorabehera, Euskal Linge S.L. sozietatea ez da arduradun izango biltegian dagoena amaitzen bada edo produktua ez badago erabilgarri, ezinbesteak bultzaturik, batik bat, nahasmenduren bat, edo posta zerbitzuen eta garraiobideen edo/eta komunikabideen lanuzte osoa edo partziala gertatzen bada, eta uholdeak, sutea eta berari ez dagokion edozein ekintza gertatzen badira. Nolanahi ere, Euskal Linge S.L. sozietateak ematen duen bermea ez da izango produktuek erantzukizuna gauzatzen hasi denean duten balioaren zenbatekoa baino handiagoa. 10. artikulua - ATZERA EGITEAEskatutako produktua jaso eta handik zazpi eguneko epean, bezeroak produktua aldatzeko edo dirua itzultzeko eskatu ahal izango du, betiere, kontuan izanik produktu horrek erabili gabe egon behar duela. Produktuari eragiten dion akatsen bat ez bada, itzultzeko gastuak bezeroak berak ordaindu beharko ditu. Hasierako bilgarrian itzuli beharko da produktua, honako helbide honetara: Bezeroak produktua aldatu nahi badu eta ordezko produktua erabilgarri badago, Euskal Linge S.L. sozietateak postaz igorriko dio bezeroari ordezkatutako produktua jaso eta gero. Ordezkatze produktuak izango dituen garraio gastuak ere bezeroak ordaindu beharko ditu. Dirua itzultzea kreditu bidez egingo da. 11. artikulua - BESTE BATZUKOrdena publikoko aurkako xedapenak izan ezik, Iruñeko (Espainia) jurisdikzio organoei dagokie eskumena. |