![]() |
AHOLKU OROKORRAKAHOLKU OROKORRAKKotoia zelulosazko zuntz naturala da. Zuntz naturala denez, xurgatzeko ahalmen handia du. Ondorioz, kotoizko ehunak goxoak eta iraupen luzekoak dira, baina halako jarraibide zehatz batzuk bete beharko ditugu, kotoia garbitu eta zaintzeko. Garbitzen hasi baino lehen, irakur itzazu arretaz arropetako etiketak eta bete ageri diren jarraibideak. MAHAI-ZAPIAK GARBITZEKO AHOLKUAKEgizu beti zure mahai-zapiaren aurregarbiketa, lehen aldiz erabili aurretik. Hori funtsezkoa da, arropa eta oihal berri gehienek zuntzen artean aprestuak eta koloratzaile eta koloratzaile hondarrak dituztelako. Beraz, aprestu guztiak ezabatu baino lehenago mantela zikinduz gero, orbanak aprestuei atxiki eta zailagoa izanen da zikina ezabatzea. Gainera, litekeena da koloratzile hondarrek tindua galtzea. Hortaz, onena da erabat ezabatzea. Kontuan hartu zure mahai-zazpia laburu egingo dela lehen aldiz garbitu onderen. Hala gertatzen da. (%8tik 4ra bitarte). Kontuan hartu hori zure mahai-zapia aukeratzean. Garbiketek ehuna gastatu eta koloreak jaten dituzle. Hori dela eta, komeni da ezpain-zapi guztiak batera garbitzea, era bereko tonalitatea mantentzeko. ESKUOIHALAK GARBITZEKO AHOLKUAK Komeni da eskuoihalen aurregarbiketa egitea lehen aldiz erabili aurretik, goxoagoak eta xurgsgsrriagoa izan daitezen. Hainbat aldiz garbitu arte, eskuoihalek ez dute bereb xurgagarritasunik handiena hartuko, ezta goxotasunik handiena ere. Ez erabili lixibarik, eskuoihalen kolorea alda dezakeelako. Ez da komeni leungarria erabiltzea, kotoiaren xurgagarritasuna murrizten duelako. |